LEIOAKO ADISKIDETASUNAREN VI. XAKE TORNEOA.

(2012ko ekainaren 16an jokatua).

 

 (ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2012ko ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA).

 

 

 

Leioa Bizkaiko udalerria da, 1526an sortutakoa (orduan Erandioko elizatetik bereizi zen). Uribe Kosta eskualdean dago kokaturik, Ibaizabal ibaiaren iparraldean. Udalerria ezaguna da besteak beste, bertan Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoretza eta Bizkaiko campusaren egoitza daudelako.

 

            2010ean 32.262 biztanle izanagatik ere, mende eta erdi lehenago (1857an, zehatz-mehatz) 600 besterik ez zuen.

 

            Leioako ondarearen barruan Artatza jauregia dugu. Artatza auzoan dago. 1914. urtean diseinatu zuen Manuel Maria Smith arkitekto bizkaitarrak Victor Txabarri industrialariarentzat. Eraikina Ana erregina estilo ingelesean diseinatuta dago eta aditu askoren ustetan Smithen eraikinik onenen artean dago. 1989an Eusko Jaurlaritzak eraikina erosi eta gaur egun jauregi inguruko lorategiak publikoak dira.

 

            Leioako Adiskidetasunaren VI. Xake Torneoa herri honetan jokatu zen larunbatean. Lau jokalariko 15 talde aritu ziren 5 minutuko partidetan, Liga moduan. Altzaga Xake Taldeak antolatu zuen.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia) – 45 puntu.

2)    Altzaga A (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria) – 43 puntu.

3)    Abadi๑o (Bizkaia, Euskal Herria) – 42 puntu.

4)    Erandio A (Bizkaia, Euskal Herria) – 36 puntu.

5)    Sestao (Bizkaia, Euskal Herria) – 36 puntu.

6)    Santurtzi B (Bizkaia, Euskal Herria) – 35’5 puntu.

7)    Conteneo (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 35 puntu.

8)    Castro Urdiales – 32 puntu.

9)    Calasanz (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 27’5 puntu.

10) Barakaldo (Bizkaia, Euskal Herria) – 22 puntu.

11) Portugalete (Bizkaia, Euskal Herria) – 20’5 puntu.

12) Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria) – 14’5 puntu.

13) Altzaga B (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria) – 13’5 puntu.

14) Santurtzi A (Bizkaia, Euskal Herria) – 9 puntu.

15) Erandio B (Bizkaia, Euskal Herria) – 8’5 puntu.

 

         EUSKAL ZIRKUITURAKO PUNTUAK.

 

1)    Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia) – 12 puntu.

2)    Altzaga A (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria) – 10 puntu.

3)    Abadi๑o (Bizkaia, Euskal Herria) – 8 puntu.

4)    Santurtzi B (Bizkaia, Euskal Herria) – 7 puntu.

5)    Castro Urdiales – 6 puntu.

6)    Calasanz (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 5 puntu.

7)    Portugalete (Bizkaia, Euskal Herria) – 4 puntu.

8)    Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria) – 3 puntu.

 

         EUSKAL ZIRKUITUKO SAILKAPEN NAGUSIA (8 TORNEO JOKATUTA).

 

1)    Castro Urdiales – 37 puntu (5 torneo).

2)    Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia) – 36 puntu (3 torneo).

3)    Altzaga (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria) – 32 puntu (3 torneo).

4)    Grupo Covadonga Hotel La Boro๑a (Gijon, Asturias) – 31 puntu (3 torneo).

5)    Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria) – 28 puntu (4 torneo).

6)    Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria) – 27 puntu (5 torneo).

7)    Abadi๑o (Bizkaia, Euskal Herria) – 24 puntu (3 torneo).

8)    Salcedo (Bio๑o de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 24 puntu (3 torneo).

9)    San Viator (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 18 puntu (2 torneo).

10) Astillero (Kantabria, Espainia) – 16 puntu (2 torneo).

11) Bergara (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 13 puntu (2 torneo).

12) Arrasate (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 12 puntu (torneo bat).

13) Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 12 puntu (torneo bat).

14) Portugalete (Bizkaia, Euskal Herria) – 12 puntu (3 torneo).

15) Calasanz (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 11 puntu (2 torneo).

16) Alfil (Beasain, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 8 puntu (torneo bat).

17) Larrasoloeta (Durango, Bizkaia, Euskal Herria) – 8 puntu (torneo bat).

18) Liebana (Potes, Kantabria, Espainia) – 7 puntu (torneo bat).

19) Zarautz (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 7 puntu (torneo bat).

20) Azkoitia (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 5 puntu (torneo bat).

21) Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia, Euskal Herria) – 4 puntu (torneo bat).

22) Deba (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 3 puntu (torneo bat).

23) Gallarta (Abanto, Bizkaia, Euskal Herria) – 2 puntu (torneo bat).

 

SOLVAY ETA CASTRO URDIALES, ZIRKUITUKO BURUAN JARRITA.

 

            Solvay, pauso irmoz, bere bigarren zirkuituaren bila dabil. Hiru torneo jokatu eta hirurak irabazi.

 

            Horrek ez du erran nahi erraz nagusitzen direnik. Leioako Altzagak borroka handia egin zuen tituluaren bila. Baita Abadinok ere. Bi eta hiru puntu atzetik geratu ziren. Altzagak orain dela 2 urte irabazi zuen torneoa eta Abadi๑ok iaz.

 

            Zortzigarren sailkatu bazen ere, Castro Urdialesek Zirkuituko lidergoa hartu du, eskuratutako 6 puntuei esker. Hori bai, dagoneko  5 torneotan puntuatu du.

 

PALMARESA.

 

2009. urtean, III. edizioan: Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

 

2010. urtean, IV. edizioan: Altzaga A (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria), garaile; Erandio A (Bizkaia, Euskal Herria), bigarren; Calasanz (Gasteiz, Araba, Euskal Herria), hirugarren.

 

2011. urtean, V. edizioan: Abadi๑o (Bizkaia, Euskal Herria), garaile; Leioa A (Bizkaia, Euskal Herria), bigarren; San Viator (Gasteiz, Araba, Euskal Herria), hirugarren.

 

2012. urtean, VI. edizioan: Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia), garaile; Altzaga A (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria), bigarren; Abadi๑o (Bizkaia, Euskal Herria), hirugarren.

 

 

 

            2012-06-16.

 

                Iturria: Txelu Fernandez Gutierrez  (EXF-FVA).